Iruñeko lehen erasoa atzo gaueko hamaika eta erdiak aldera egin zuten: gazte talde batek Onda Cero irratiaren bulegoetako leihoak hautsi zituzten Nafarroako Gorteen kalean, eta ondoren molotov koktelak jaurti zituzten. Hala ere, ez zuten lortu koktelak egoitza barrura sartzea, eta, ondorioz, erasoak eragindako kalteak txikiak izan dira.
Goizaldeko ordubiak aldera, berriz, Olibako Monastegia kalean CANn kutxazain bati eraso diote. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzako iturriek agertu dutenez, molotov koktelak erabili dituzte kutxazainean sua pizteko, eta kalte handi samarrak eragin dituzte.
Bizkaian, Markinan, goizaldeko ordubiak eta bost aldera egin dute Bake Epaitegiarn aurkako erasoa. Jaurlaritzako Herrizaingo saileko iturriek emandako azalpenen arabera, hiru molotov koktel jauti dituzte epaitegira, eta sua piztu da. Hain zuzen ere, suhiltzaileek amatatu behar izan dute. Epaitegiaren sarreran, ateetan eta leihoetan eragin ditu kalteak erasoak.
Errenterian, berriz, auto bat guztiz kiskali dute barrura molotov koktel bat botata. Ertzaintzak agertu duenez, ibilgailu hori herritar arrunt batena da, eta ez dauka loturarik inongo talde politikorekin eta Herrizaingo Sailak "arrisku taldetzat" hartzen dituenekin. Erasoaren zergatiak ikertzen ari dira.
INDARKERIA
Zenbait kale eraso egin dituzte bart
Atzo gauean eta bart goizaldean zenbait kale eraso izan dira: Iruñean, Onda Cero irrati katearen egoitzaren eta kutxazain baten kontra egin dituzte. Bizkaian, Markinako Bake Epaitegiari eraso diote, eta, Gipuzkoan, auto bat erre dute Errenterian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu