GIZARTEA

Zenbait kolektibori Donostiako kirol instalazioetarako sarrera mugatzen zaiela salatu dute

Kirol txartela diru sarrerak bermatzeko errentaren edo adinaren arabera — 65 urtetik gora— dutenek ezin dituzte instalazioak 17:00etatik aurrera erabili, udalak zehazten duenez.

Hainbat herritar kirola egiten Donostiako kiroldegi batean, artxiboko irudian. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 19a
07:47
Entzun

Herritar batek Facebook sare sozialaren bidez zabaldutako testigantzak harrotu ditu hautsak; azaldu duenez, larrialdi sozialeko zerrendetan dago, eta sei hilabetero berritu behar du egoera horretan daudenei dagokien kirol txartela. Urtarrilean berritu duenean, ordea, jakinarazi diote txartel eredu hori dutenek ezin dituztela kirol instalazioak erabili 17:00etatik aurrera. EAJk eta PSEk osatutako udal gobernua egin du horren erantzule.

Donostiako Udalaren webgunean zehazten denez, kirol txartel soziala dutenek nahiz 65 urtetik gorako kirol txartela dutenek sarrera "mugatua" dute ordu horretatik aurrera.

EH Bilduk EAJri eta PSEri eskatu die "lehenbailehen" ken dezatela "klausula klasista".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.