Zenbait organuren transplantea egin diete Nafarroako bi umeri
IRUÑEA. Zenbait organuren transplantea egin diete Madrilen bi ume nafarri, lehen aldiz. Ia lau urteko neskatoa da gaixoetako bat, eta zazpi hilabeteko mutikoa, bertzea. Gibel, heste eta urdail transplantea egin diete, zehazki. 2011ko abenduan egin zioten ebakuntza neskatoari. Joan den urtarrilean, berriz, mutikoari. Arazoak izan ditu mutilak, eta botikekin ari dira artatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu