Martin Ugalde foroa

Zenbat gara?

Euskal prentsari buruzko mahai ingurua egin dute Martin Ugalde foroan, Emakumezkoak euskal prentsan: zenbat gara? izenburupean. Ikusi osorikartikulu honetan.

2019ko azaroaren 21a
21:23
Entzun

Komunikabideek munduaren berri ematen dute, baina den bezala agertzen ote dute errealitatea? Hau da, emakumeek gizartearen erdia osatzen dute, baina neurri berean ote dago hori ikusgai hedabideetan? Non ageri dira emakumezko gehiago euskal prentsan? Politika gaietan, kultur orrietan, gizartearen gorabeherak jasotzen dituzten ataletan, kiroletan agian, edo iritzi foroetan?

Galdera horiei erantzun diete gaur EHUko Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan ikerketa taldeko Arantza Gutierrez Paz eta Itxaso Fernandez Astobizak, eta Elhuyar fundazioko Testu Meatzaritza zerbitzu lerroko arduradun Xabier Saralegi Urizarrek.

Euskal Hedabideen Behategiaren azken urtekarian argitaratutako bi ikerketa lan daude mahai inguru honen abiapuntuan: alde batetik, Emakumeen presentzia eta ahotsa tokiko euskal prentsaren iritzi-foroetan: artikulu-motak, sinatzaileen soslaia eta gaiak izeneko lana; eta, bestetik, Euskal Herriko prentsa digitalean emakumezkoek zenbateko presentzia duten kuantifikatzen testuen meatzaritza baliatuta azterlana. Hortaz, euskal kazetagintzan zenbat emakumezko aritzen diren azaltzeaz bat, bi begirada osagarri eta ikerketa mota berriak abiatzeko metodologia berrikuntza bat aurkeztu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.