Luis Mari Zengotitabengoa aske geratu zen ostegunean, 30.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Belgikako Poliziak asteazkenean utzi zuen Espainiakoren esku durangarra, eta ordutik, Soto del Realeko espetxean (Espainia) zegoen preso. Zengotitabengoa Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro zen herenegun, eta epaileak bermea ordainduta libre uztea erabaki zuen, espetxean izateko «nahikoa froga» ez zeudela argudiatuta.
Bestalde, GarikoitzIbarluzea ez Espainiaratzea erabaki zuen atzo Londresko auzitegi batek. Auzitegi Nazionalaren eta Fiskaltzaren eskariei uko egin zion epaileak. Aurreko auzi saioan ere estradizioaren aurka azaldu zen epailea, baina, Fiskaltzak helegitea jarrita, berriro aztertu zuten gaia. Kale erasoetan parte hartzea egozten diote. Hurrengo orduetan aterako da espetxetik, AAMk dioenez.
Zengotitabengoa aske utzi dute, 30.000 euroko bermea ordaindu ostean
Garikoitz Ibarluzea ez Espainiaratzea erabaki du Londresko Auzitegiak, Fiskaltzaren eskaerari uko eginez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu