Zentral nuklearrak itzaltzeko eskatu dute Alemanian
Protesta ugari egin zituzten atzo Alemanian zentral nuklearrak ixteko eskatuz. Txernobilgo eta Fukushimako ezbeharrek eragindako arazo ugariak gogora ekarri zituzten manifestariek eta Alemaniako Gobernuari eskatu zioten zentral guztiak lehenbailehen «itzaltzeko». Bazko ospakizunen inguruan ohikoak izaten dira Alemanian bakearen aldeko manifestazioak, eta oraingo honetan, Fukushimako ezbeharraren ondorioz, eta Txernobilgo istripuaren urtemugaren harira, aparteko indarra hartu dute energia nuklearraren aurkako aldarriek. Frantzian ere manifestazioak egin zituzten atzo Txernobilgo hondamendia gogora ekartzeko eta zentral nuklearren segurtasun falta salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu