azpiegiturak

Zentral nuklearren aurkako giza katea Baionan

500 lagun inguru bildu ziren atzo Bizi! mugimenduak antolatutako ekintzan.

2012ko martxoaren 12a
16:32
Entzun

500 lagun inguru bildu ziren atzo Baionan, Japoniako Fukushimako zentral nuklearrean hondamendia izan eta urtebetera. Bizi! mugimenduak zentral nuklearren aurkako giza katea antolatu zuen, eta besteak beste, Santa Maria de Garoña zentral nuklearra (Burgos, Espainia) ixteko eskatu zuten. 

Garoña ixteko agindua baliogabetu egin nahi du Espainiako Gobernuak.

Sabrina Raveta Bizi! mugimenduaren bozeramaileak esan zuen Fukushimako hondamenak erakusten duela "arrisku nuklearra ez zela ekologista batzuren asmakizuna", eta aurrean "mehatxu larri bat" dagoela ohartarazi zuen. "Haren kontaketa serioski aintzinatua da; petrolioa, gasa, lapitz gasa eta ikatza bezalako energia fosilak egunero gero eta gehiago erretzen dira", esan zuen Ravetak.

Bizi! mugimenduak "trantsizio politika haundi nahi" batera deitu du, "berotegi efektuzko gasen isurketaren errotik ttipitzeko, nuklearretik ateratzeko eta energia ereduz aldatzeko datozen urteetan".

Bizi!-k adierazi du parlamentuko hautagaiei zehazki galdetuko diela halako politika baten osagarri izango liratekeen neurriei buruzko iritzia.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.