DEPARTAMENDU BOZAK FRANTZIAN

Zentro-eskuinak garaipen argia lortu du Frantzian, lehen datuen arabera

Ehun departamendutatik 70 ingurutan irabazi dituzte bozak UMPk eta zentristek.

Nicolas Sarkozy, lehen emaitzak ezagutu ostean. ETIENNE LAURENT / EFE
2015eko martxoaren 29a
08:03
Entzun

Zigor handia jaso du Francois Hollande Frantziako presidentearen alderdi PSk departamendu bozetan; orain arte 60 Kontseilu Nagusik zuten PSko presidente bat, baina, lehen datuen arabera, litekeena da kopuru hori 27-31ra murriztea.

Eskuin muturreko Fronte Nazionalak, berriz, hauteskundeotan berretsi du frantziako jokaleku politikoa hiru alderdi nagusiren artean banatuta dagoela, baina Marine Le Penen alderdiak ez du ezein departamendutan irabazi, bitan gailentzeko helburua bazuen ere.

UMPren buruzagitzara itzulita, 2017ko Frantziako presidentetzarako bidean garaipen garrantzitsua lortu du Nicolas Sarkozyk. Lehen emaitzen berri izan ostean, Sarkozyk nabarmendu du frantziarrek "ezezko masiboa" eman dietela Hollanderen politikei, eta erantsi "garai berri bat" zabaldu dela.

Manuel Valls lehen ministroak, berriz, UMPren garaipena aitortu du. Ohartarazi du ekonomia alorrean hartutako neurrien norabidean jarraituko duela gobernuak, baina ñabartuz "frantziarren ahotsa" entzun duela.

Parte hartzea %50 ingurukoa izan da; lehen itzulia baino apur bat urriagoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.