politika

"Zentzuz jokatzeko" eskatu die Josu Jon Imazek epaileei

EAEko Auzitegi Nagusiak Iberrarretxeren kontra Ermuko Foroak jarritako kereila onartzea "lotsagarria" dela esan du Josu Jon Imaz EAJren EBBko lehendakariak. Hala ere, dioenez, askotan egin du bilera ezker abertzalekoekin, eta egiten jarraituko du "guztiokin biltzea politikoon eginkizuna baita, bakea lortu nahi badugu". PSEk ere Batasunarekin bilera egingo duela berretsi du, "ez delako legez kanpokoa".

2006ko ekainaren 10a
17:46
Entzun
"Azken urtebetean hamar aldiz baino gehiago bildu naiz ni neu Batasuneko kideekin, jakinda haiekin nengoela hizketan, eta aurrerantzean ere hitz egiten jarraitzea pentsatzen dut, gure eginkizuna delako guztiekin biltzea bakea lortzeko". Josu Jon Imaz EAJren EBBko buruak "zentzuz" jokatzeko eskatu die epaileei. "Lehenagotik ere badakigu batzuen jarrera nolakoa izan den, eta gutxienez ez dezatela erridikulurik egin eskatuko nieke".

PSE-EEk ere argi utzi du ezker abertzaleko kideekin elkartuko direla "ez delako legez kanpokoa, eta gainera bake prozesurako onuragarria delako", Rodolfo Ares PSEko Antolakuntza idazkariaren arabera. Horrela Ermuko Foroari erantzun nahi izan dio, izan ere, eskutitz bana jaso zuten Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak eta Patxi Lopez PSEko Idazkari nagusiak. "Ezker abertzalearekin edozein bilera bertan behera" uzteko exijitzen zuen Ermuko Foroak eskutitzetan. "Alderdi sozialistakook ez dugu inoren agindurik onartuko, are gutxiago norekin bildu behar ez dugun esaten digun inoren agindurik", esan du Aresek. "Indarkeriarekin amaitzeko lan egin behar dugu, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu horretarako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.