Garapen bidean diren herrialdeekin nahiz hizkuntz gutxituetako komunitateekin euskararen berreskuratzearen esperientzia partekatzen duen elkartea da Garabide. Beste hizkuntz gutxituen nondik norakoak ere ezagutzen ari dira. Ez dute egiten munduan dagoen hizkuntza aniztasuna defendatzeagatik soilik, baizik eta hizkuntza garapenerako tresna gisa ikusten dutelako. Haien ustez, funtsezko lanabesa da.
Bost urte daramatzate lan hori egiten. Ikerketak egiten eta materialak lantzenaritzeaz gain, prestakuntza eta tokian-tokiko proiektuak dira elkartearen lan ildo nagusiak. Truke programei esker, herri indigenetako 50 bat ordezkari izan dira Euskal Herrian esperientziak partekatzen.
Bisita horien ondotik hainbat lankidetza proiektu jarri dituzte martxan. Adibidez, Ekuadorren aholkularitza eskaini dute, kitxua hizkuntzako komunikatzaileei prestakuntza emateko. Guatemalan, berriz, Maia Kaqchikel hizkuntzan murgiltze sistema txertatzeko sentsibilizazio kanpainan hartu dute parte Ikastolen Elkartearen laguntzaz. Etorkizunean zubi lan hori egiten jarraitu nahi dute.
Zer da Garabide?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu