Zer dira ABSak?

2014ko irailaren 4a
14:56
Entzun

Finantza aktibo batzuk dira, bankuek enpresei edo herritarrei emandako maileguez osatutakoak. Bankuak bere kapital beharrengatik ezin badu bere gain mailegu gehiago eman, badu aukera bere balantzean dituen mailegu batzuk ABS batean paketatzeko. Horrela, mailegu horiek balantzeetatik aterako lituzke, eta diru gehiago izango luke mailegu berriak emateko. EBZk aktibo horiek erosiko ditu orain. Funtsean, EBZ arituko da orain herritarrei eta enpresei dirua mailegatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.