Zer erabaki du Konstituzionalak?

2014ko uztailaren 16a
17:29
Entzun

Nafarroako Parlamentuak lan merkatuaren 2012ko erreformaren puntu batzuen aurka jarritako helegitea atzera bota du Auzitegi Konstituzionalak. Ez da gaiari buruzko lehen epaia, ezta azkena ere.

Zer onartu du orain?

1. Ekintzaileen kontratua. Horren bidez, 50 langiletik beherako enpresek (gehien-gehienek) ekintzaileen kontratu bat egin diezaiekete langile berriei. Lehen urtean enpresek kontratu hori hausten badute, ez diote langileari kalte-ordainik eman behar. Ez dute, gainera, kontratua haustearen arrazoirik eman behar. 

2. Enpresako itunen lehentasuna. Erreformaren bidez, enpresetan lortzen diren lan hitzarmenek lehentasuna dute sektore horretan sinatzen direnen gainean.

3. Itunen gaineko epaileak. Enpresa batek lan hitzarmen bat ez betetzea erabakitzen badu, eta langileen ordezkariekin horren gaineko akordiorik ez badago, nahitaezkoa izango da beste erakunde baten arbitratzea. Orpricce da erakunde horren izena EAEn. Administrazioak, patronalak eta sindikatuek osatzen dute.

Zer onartu zuen lehen?

1. Kaleratzeen ordaina jaistea. Kaleratze bidegabeen kasuan, kalte-ordaina lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko soldata izango da (24 hilabeteko soldataren mugarekin). Aurretik 45 egun ziren (42 hilabeteko mugarekin).

2. Tramitazio soldatak indargabetzea. Langile bat botatzen dutenetik epaiak haren kaleratzea onartu arte jasotzen zuen saria (tramitazio soldata) desagertu kasu gehienetan.

Zer geratzen zaio?

Espainiako Gorteetako oposizioko talde gehienen sinadura duen helegiteak lan erreformaren ondoko puntuak auzitan jarri zituen: ultraaktibitate mugagabearen amaiera (urtebetekoa da orain), taldekako kaleratzeetan administrazioaren baimena behar ez izatea, enpresen diru sarrerak hiru hilabetez jaistea arrazoia izatea kaleratze objektiboak egiteko, enpresek lan itunak ez betetzeko aukera izatea... 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.