Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Zer eskatuko zenioke hurrengo lehendakariari?
Galdera hori paratu die Berria.info guneak Euskal Herriko hainbat gizarte eragileri, eta egunero horietako batek erantzungo du webgunean, bideo bidez. Dagoeneko lehenbiziko biek luzatu die eskaera Eusko Jaurlaritzako hurrengo lehendakari izango denari: Lokarri herritarren sareko koordinatzaile Paul Riosek eta ESAITeko lehendakari Ixiar Arratibelek.Riosek alderdi guztien konplizitatea bilatzeko eskatu dio hurrengo lehendakariari bake prozesua blokeotik atera ahal izateko, eta gizarteari parte hartzea berma diezaion esparruak irekitzeko ere eskatu dio. Arratibelek, berriz, nazio ikuspegitik zintzotasunez jokatzea eta Kirol Kontseilu Nazionala eskatzea galdegin dio hurrengo lehendakariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu