Bihar BERRIA-n

Zer gertatzen da enpresek ikerketak ordaintzen dituztenean?

Coca-Cola eta Pepsico konpainiek milioika euro gastatu dituzte azken hamarkadotan ikertzaile, nutrizionista eta osasunaren aldeko taldeei ordaintzen, Bostongo Unibertsitateko irakasleek salatu dutenez. Ez da kasu bakarra, eta, frogatu dutenez, enpresek ikerketak ordaintzen dituztenean zientzia txarra gertatzen da

Coca-Colaren aurkezpen bat, Mexikon. SASHENKA GUTIERREZ, EFE
Edu Lartzanguren.
2016ko urriaren 14a
14:43
Entzun

Azukrearen industriak hamarkadak daramatza ikertzaileei eta laborategiei ordaintzen euren produktu gozoa gaitzekin eta gizentasunarekin lotzen dituzten ikerketei kontra egin diezaieten. Iraganean ere, gauza bera gertatu zen tabakoaren industriarekin eta berun gasolina ekoizleekin, besteak beste. Ustelkeria laborategietaraino badago sartuta, nola jakin zein ikerketa den fidatzekoa eta zein ez? Gaiaren inguruko erreportajea argitaratuko du bihar BERRIAk, Bizigiro gehigarrian.

Horrez gain, gaur Donostiako Alderdi Ederren egitekoa den Dance2gether dantza ekitaldiaz, Hondarribiko (Gipuzkoa) Euskal Pintxo Txapelketaz, eta Angelun (Lapurdi) enpresa batek sortu duen doako GPS balizaz arituko dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.