erasoa

Zerbitzari bati hozka egiteagatik gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, Donostian

Ostatu bateko zerbitzariari bizkarrean hozka egiteagatik Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, Donostiako Alde Zaharrean. Kaleko segurtasunaz arduratzen den zinegotzi Ernesto Gascok esan du gizonak kosk egin aurretik ostatuko nagusia harri batekin mehatxatu eta iraindu egin duela.

2005eko abuztuaren 5a
18:51
Entzun
Gaur goizean, Donostiako Alde Zaharreko ostatu bateko nagusia harri batekin mehatxatu eta iraindu du ezezagun batek. Ostatuan lanean zegoen zerbitzaria gizona geldiarazten saiatu da, eta orduan gizonak zerbitzariari bizkarrean hozka egin dio.

Liskarraren inguruan zeuden pertsonek gizona geldiarazi dute, eta Ertzaintzak gertakariaren lekura iritsi denean gizona atxilotu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.