Zerbitzu publikoak pribatizatzearen aurka eta burujabetzaren alde, elkarretaratzea egin dute ELAk eta LABek

2012ko abenduaren 28a
16:10
Entzun

LAB eta ELA sindikatuek 09:00etan elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren atarian. Zerbitzu publikoak garatu. Hemen lan egin, hemen erabaki lelopean, zerbitzu publikoak pribatizatzearen aurka eta burujabetzaren alde elkartu da LAB. ELA, berriz, Bromarik ez! Dagokiguna ordaindu lelopean batu da.

Iñigo Urkulluren jarrera salatu dute agerraldian, "Espainiako Gobernuko presidente Mariano Raxoik bezala lehendakariak ere zerbitzu publikoak pribatizatu eta desmuntatzeko" borondatea duela pentsatzen dutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.