PSE-EE

Zerbitzu publikoak ziurtatzeko itun zabal bat eskatu du Patxi Lopezek

Adineko pertsona batzuekin eginiko bilkuran, agindu die bera Eusko Jaurlaritzako lehendakari den artean ez duela botiken berrordainketa ezarriko.

2012ko urriaren 8a
07:02
Entzun

Zerbitzu eta politika publikoak bermatu ahal izateko erakunde eta alderdi politikoen arteko itun bat proposatu du PSE-EEko lehendakarigai Patxi Lopezek. Gasteizen adineko pertsona ugarirekin eginiko bilkura batean, Lopezek ziurtatu du administrazioek "okerren pasatzen ari direnak" lagundu behar dituztela, eta horretarako "baliabideekin konprometitu" beharra dagoela.

Diru gehien irabazten dutenei gehiago ordainarazteko zerga erreforma proposatu du berriz ere Lopezek, eta bera Eusko Jaurlaritzako lehendakari den artean, osasun murrizketarik edo botiken berrordainketarik ez duela ezarriko agindu du.

Lopezek esan du "gezurra" dela independentzia lortuz gero pentsioak ordainduko liratekeela: "Euskadik 800 milioi euroko defizita du urtero pentsiotan, Espainiako langile guztien elkartasunari esker ordaintzen dena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.