'Zerbitzu publikoak garatu' lelopean, manifestazio jendetsua egin dute gaur Iruñeko kaleetan. Antolatzaileen arabera, 18.000 pertsona baino gehiago bildu dira zerbitzu publikoen aldeko protestan. 16 sindikatuk egin dute deialdia: Afapna, Anpe, APF, CCOO, CSIF, ELA, ESK, LAB, SAE, SATSE, SMN, Solidari, SPA, STEE-EILAS, UGT eta USO. Halaber, 28 gizarte eragilek bat egin dute martxarekin. Baita PSN, Aralar, Batzarre, Bildu, Geroa Bai, Ezkerra eta EPK alderdiek ere.
Sindikatuen izenean, Cecilio Apertek Nafarroako Gobernuaren murrizketen politikak kritikatu ditu. "Politika horien ondorioz, Nafarroan 60.000 lagun baino gehiago daude langabezian eta 87.000 pertsona pobreziaren mugan. 17.500 familitan kide guztiak daude langabezian". Apertek gobernuaren politikak aldatu beharra nabarmendu: "Zerbitzu publikoak defendatu behar dira, herritar guztiak ari baitira murrizketak pairatzen".