Politika

Zerga-bilketa %23 jaitsi dela eta "aurrekontu arazo larriak" daudela adierazi du lehendakariak

Gaur hasi du urte politiko berria Eusko Jaurlaritzak.

2009ko abuztuaren 28a
16:49
Entzun
Ohi den bezala, Donostiako Miramar Jauregian hasi du urte politikoa Eusko Jaurlaritzak. Bileraren ostean, Patxi Lopez lehendakariak agerraldia egin du hedabideen aurrean. Zerga-bilketa %23 jaitsi dela eta "aurrekontu arazo larriak" daudela adierazi du. Horregatik, 2010eko kontuak "neurtuak" izango dira Lopezen arabera.

Atzo egin zuen lehendakariak datorren urteko aurrekontuak onartzeko lehen bilera ofiziala. EAEko PPko buru den Antonio Basagoitirekin batzartu zen eta krisiari aurre egiteko 300 milioi euro baino gehiagoko laguntza sorta "berehala" martxan jartzea hitzartu zuten. Inbertsio horien artean daude, besteak beste, Bilboko metroaren 3. eta 4. lineak eta Gipuzkoako trenbidearen zati batzuk lurperatzea. Enpresa eta langabetuentzat ere laguntzak areagotuko dituztela iragarri du Lopezek.

Agerraldian Lopezek argi utzi nahi izan ditu bere gobernuaren hiru helburuak; ETAren aurkako borroka, gizartearen ongizatea bermatzea eta krisitik ateratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.