Zergak erreformatzeko neurri zehatzak prest ditu Gipuzkoak
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundia zerga sistema erreformatzeko hainbat neurri zehatz lantzen ari da. Horien artean dago PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan bi tarte berri sortzea: %47ko tasa 120.000 eurotik gorako errententzat, eta %50ekoa, 175.000 eurotik gorakoentzat. Aurrezkiak zergapetzea, ondare zerga berreskuratzea eta etxebizitza erosteagatik kenkariak handitzea ere nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu