Europako Parlamentuan egin dituen bost urteetan Euskal Herriaren irudia eta Europaren egitura nola aldatu diren azaldu du Izaskun Bilbao Barandikak. Hauteskundeen ondoren beste bost urtez EAJren europarlamentari izateko premia sentitzen du, aurreko legealdian hasitako bideari jarraipena emateko.
Europa federala aldarrikatu, eta horren esanahia azaldu dio BERRIAri; "Euskadi Europan" nola ikusten duen, eta bere ustez zer egin behar den Europan ondo kokatuta egoteko, zein Europak munduan bere indarra izateko.