Hotz handia egin du bart Euskal Herriko bazter guztietan, baina gune batzuetan beste batzuetan baino gehiago. Hala, Zaraitzun (Nafarroa) zero azpitik hamabi gradu zentigraduraino jaitsi dira termometroak. Araban ere ez dira epeletik ibili: -10 gradu zentigradu Altuben, -9 Iruña Okan eta Agurainen, eta Gasteiz hiriburuan -7raino jaitsi dira.
Baina ohikotanepelagoa izaten den itsasertza oraingoan ez da hotzetik libratu. Donostian, adibidez, zero azpitik 3 gradura jaitsi dira termometroak goizaldean.
Goizeko hamarretangradu zentigradu bat zuten Baionan, Bilbon eta Donostian; zero azpitik 2 Iruñean, eta zero azpitik 5 Gasteizen.
Iragarpenen arabera, erabat eguzkitsua izango da eguna eta atzo baino gehiago epelduko du. Bihar, berriz, fronte katea hurbilduko da Bizkaiko Itsasora, eta hodeiak ekarriko ditu. Tenperaturak gora egingo du zertxobait.
Hotz bolada
Zero azpitik hamabi gradurainoko tenperaturak iritsi dira
Esate baterako, Zaraitzun (Nafarroa). Goizeko hamarretan gradu zentigradu bat zuten Baionan, Bilbon eta Donostian; zero azpitik 2 Iruñean, eta zero azpitik 5 Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu