Zerrenda bateratuak aurkezteko nahia agertu dio EBren zuzendaritza berriak IUri, Cayo Lara alderdiko koordinatzaile nagusiari bidalitako eskutitz baten bidez.
Urriaren 1ean eginiko batzarrean sortu zuten EBren zuzendaritza berria Javier Madrazo alderdiko idazkari nagusi ohiaren inguruan bildutakoek. Zuzendaritzatik kanpo geratu ziren Mikel Arana legebiltzarkidea eta Euskadiko Alderdi Komunista. IUko zuzendaritza federalak, baina, Aranaren alde egin zuen, eta ohartarazi zuen Aranaren taldearen zerrendak bakarrik babestuko dituela.
Nolanahi ere, EBren izenean erregistro bakarra egin dute, eta hori Serafin Llamasek egin du, Madrazoren taldekoak, Hauteskundeak Batzordeak joan den astean jakinarazi zuenez.
Zerrenda bateratuak aurkezteko nahia agertu du EBren zuzendaritzak
IUren zuzendaritza federalak adierazi du soilik Mikel Aranaren taldearen hautagaitzak babestuko dituela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu