Ezbeharra

Zezen batek adarkatuta hil da ganaduzale bat Alesbesen

Jokorako zezenak hazten zituen Jesus Fraguasek, eta jaten ematen ari zitzaiola eraso egin dio batek.

2007ko maiatzaren 5a
18:25
Entzun
Hazten zituen zezenetako batek adarkatuta hil da Alesbesen (Nafarroa) 58 urteko Jesus Fraguas ganaduzalea. Nafarroako Gobernuak agertu duenez, 15:00ak aldera adar ukaldika eraso dio zezenak, jaten ematen ari zitzaiola. Senitartekoek Sos-Nafarroara deitu dute, eta larrialdietako mediku bat joan da ganaduzalea artatzera. Hala ere, ezin izan du Fraguasen bizitza salbatu, oso larri zauritu baitu zezenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.