Ivan Fandiño toreatzaile urduñarra atzo aritu zen Iruñeko zezen-plazan eta hil zituen bi zezenetako baten belarria eman zioten saritzat. Fuente Ymbroko zezenak atera zituzten atzo zezen-plazara eta Fandiñoren lehenengoan zezena mugitzeko ahalegina txalotu zuten zezen-plazako ikusleek; belauniko hartu zuen ukuiluetatik atera zenean zezena.
Bere bigarren zezenak harrapatu egin zuen toreatzaile bizkaitarra baina zauririk egin gabe.