Zezenketei buruzko galdeketari aterpe ematen dion Hiritar Kontsulten Araudia behin-behinean indargabetu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak. Donostiako Udalak epaiari helegitea jarri zion, eta behin betiko erabakia hartu bitartean araudia indarrean egon zedila eskatu zuen. Galdeketarako asmoekin aurrera jarraitu zuen, beraz. Udalak espero bezala, galdeketa egiteko asmoen kontra helegitea jarri du orain Espainiako Estatuaren abokatuak. Badaezpadako neurri gisara galdeketa egitea debekatzeko eskatu du, gainera.
Duñike Agirrezabalaga Parte hartzeko zinegotziak azpimarratu du galdeketa egiteko asmoei eusten diotela; erantzun egingo diotela Estatuaren abokatuaren errekurtsoari. Gainera, arautegi berri bat prestatzen ere ari direla jakinarazi du.