Herri galdeketa

Zezenketei buruzko galdeketaren oinarrian dagoen araua indargabetu du EAEko Auzitegiak

Espainiako Estatuaren Abokatuak Donostiako Udal Arauaren kontra jarritako inpugnazioa onartu du EAEko auzitegiak. Galdeketa egingo den edo ez ikusteko dago.

2016ko maiatzaren 4a
08:28
Entzun

Zezenketei buruz Donostian uda ondoren egitekoak diren galdeketak Udal Arau bat du oinarrian. Iazko apirilaren 30ean talde guztien babesarekin onartutako arau batek zehazten du galdeketan egiterako orduan jarraitu beharreko prozesura. Arau hori inpugnatu egin zuen ordea Espainiako Estatuaren Abokatuak. EAEko Auzitegi Nagusiak tramiterako onartu du inpugnazioa, eta beraz, azken erabakia hartu bitartean baliogabetuta gelditu da araua. Udalak helegitea jartzeko aukera dauka.

Orain, ikuskizun dago galdetegia egiterik egongo den edo ez. Udal arauan oinarrituta ez da egiterik egongo, gaur gaurkoz, baina Donostiako Udalak galdeketari bide ematea nahi izatera, baditu horretarako aukerak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.