Asteartean izan zen protesta, 18:30ean. Taldeak berak bideo batean azaldu duenez, zezena hiltzear zirela egin zuen jauzi taldeko kide batek, zezenketa eteteko.
Ekintzaileak hainbat mezu zituen idatziak gorputzean, eta beste batzuk oihukatu zituen: "Ez ditzagun nahastu basakeria eta tradizioa", besteak beste. Emmanuel Macron Frantziako presidenteari mintzatu zitzaion: "Macron, gure tradizioak ez dira odoltsuak". Vegan Strike Groupek azaldu du zezenketen abolizioa duela helburu.
Polizia etxera eraman zuten ekintzailea, eta aske utzi zuten gero.