Zezenketen aurkako elkarretaratzea Gasteizen
GASTEIZ. Zezenketen aurkako elkarretaratzea egingo dute gaur, Gasteizen, zezen plazaren aurrean. 17:00etan hasiko da. Pacma alderdiak prestatu du, eta ATEAk babesa eman dio. Animalien eskubideen aldeko talde horrek «terrorismotzat» jo ditu zezenketak, eta herritarrak protestan parte hartzera deitu ditu. «Egiturazko bertze indarkeria mota bat dira zezenketak; argi eta garbi errateko garaia da», esan du ATEAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu