Irudia. Bilbo
ZEZENKETEN AURKAKO MEZUAK BILBON
Bilbon zezenketen kontrako manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean. Goizean ere itsasadarrean zezenketen aurkako aldarrikapena egin zuten hainbat lagunek —irudian—. CAS International eta Equanimal elkarteetako ehun kide inguruk, Itsas Museotik Bilboko udaletxera arteko zatia egin zuten 14 metroko txalupa batean. Elastiko beltzak jantzi zituzten, eta ibilbide osoan zezenketen aurkako eta animalien eskubideen aldeko leloak oihukatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu