Gizartea

Zezenketen kontra protesta egiteko 60 bat lagun biluztu dira Bilbon

2008ko abuztuaren 16a
17:56
Entzun
Gaur hasiko den Aste Nagusian Bilbon egingo diren zezenketen kontra protestatzeko elkarretaratzea egin dute 60 bat lagunek Guggenheim museoaren atarian, biluzik. Equanimal Fundazioak antolatu du ekitaldia, eta Aste Nagusiko zezenketetan "36 zezeni bizia kenduko" zaiela salatu dute.

Nolanahi ere, gaurko hori ez da Aste Nagusian zehar Bilbon zezenketen kontra egingo den protesta bakarra. Bihar, datorren ostiralean eta datorren larunbatean Vista Alegre zezen plazaren atarira deitu dute zezenketen kontrako beste elkarte batzuk protestara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.