Zibilek hartu dute Ukrainako armadak Sebastopolen duen kuartela

Errusiako bandera ezarri, eta Errusiako ereserkia abestu dute kuartela hartutakoek. 

Maialen Unanue
2014ko martxoaren 19a
14:05
Entzun

EFE berri agentziak zabaldutakoaren arabera, "jende andana" sartu da Ukrainako armadak Sebastopolen duen kuartelera. Horren arabera, Defentsa Ministerioak eman du albistearen berri. "Ofizialak jendetza geldiarazteko ahaleginetan ari dira. Batzuek maskarak dituzte, beste batzuek ez, baina ez dago inor armaturik", adierazi du Vladislav Selezniov ministerio horren Krimeako bozeramaileak.

Selezniovek adierazi duenez, talde horretan badira emakumeak ere, eta ez dute "indarra" erabiliko haien aurka. Kuartela hartu duten lagunek Errusiako bandera ezarri dute, baita Errusiako ereserkia abestu ere. Ukrainako itsas ontzidia, faxismoaren aurka. Gu, bakearen alde pintaketa ere egin dute kuartelaren fatxadan. Itsaso Beltzeko errusiar ontzidiko komandante Alexandr Vitko kuartelera joan da Ukrainako itsas ontzidiko kontralmirantearekin hitz egiteko asmoz.

Atxilotuak

Sergei Gaiduk Ukrainako Armadako buruzagia atxilotu dute Krimean, bertako berri agentzia baten arabera. Horrez gain, Ukrainako soldadu bat eta Krimeako beste bat hil dituelakoan atxilotu dute adingabe bat, Krimeako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Ukrainaren mendebaldean atzeman dute 17 urteko gazte hori, Lvoven; Krimeako agintariek jakinarazi dutenez, Eskuin Sektorea talde ultranazionalistaren kide izan daiteke. Simferopolen izan ziren tiroketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.