Koronabirusa

Ziburuko aisialdi zentroa hetsi egin dute, positibo bat dela eta

Ziburuko aisialdi zentroa hilaren 21era arte egonen da hetsirik, langile batek positibo eman duelako

2021eko otsailaren 14a
00:00
Entzun
BAIONA. Ziburuko (Lapurdi) Herriko Etxeak baieztatu du informazioa: otsailaren 21era arte hetsirik egon beharko du herriko aisialdi zentroak. Izan ere, herenegun, langile batek positibo eman zuen PCR proban, eta birusaren aldaera baten arrastoa atzeman zioten probari. Hala, berehala hetsi dute zentroa. Bertan egon diren haur guztiak abisatu ditu herriko etxeak.

Eskualdeko Osasun Agentziak 11 urtez gorako haurguztiei proba egiteko agindu du, eta 11 urtez beherakoentzat proba egitea «oso gomendagarria» dela esan du. Ez dutezehaztu zein den atzemandako aldaera —Brasilgoa, Hegoafrikakoa edo Erresuma Batukoa— baina horiek «kutsakorragoak» direla esan zuen Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak.

Iragan astean, Frantziako Hezkuntza Ministerioak ikastetxeak eta aisialdi zentroak hesteko protokoloa zorroztu zuen.Ordura arte, hiru kasu atzeman behar ziren eskola bereaneskola bat hesteko. Iraganastetik aitzina, ordea, aparteko aldaera baten kasu bakarra atzeman orduko hetsi behar da ikastetxea.

Ziburuko Herriko Etxeak gutxieneko zerbitzua jarri du martxan herriko Marinela eskolan. Otsailaren 8tik 12ra aisialdi zentroan egon ez diren haurrak hartzen ahalko dituzte bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.