Futbola

Zidanek futbola utziko du Alemaniako Mundialaren ostean

Zinedine Zidane Real Madrileko erdilari frantziarrak 2006ko Alemaniako Mundiala eta gero futbola utziko duela iragarri du gaur. Frantziako Canal+ telebista katean baieztatu ditu azken egunetan zabaldutako zurrumurruak.

2006ko apirilaren 25a
19:42
Entzun
“Mundiala eta gero futbolean jokatzeari utziko diot”, esan du Zidanek. Erabakiaren arrazoi nagusia zen den azaldu du: “Ez dut beste denboraldi bat hasi nahi aurten bezala jokatzeko”. Taldeak erdietsi nahi zituen helburuak ez direla bete esan du Real Madrileko jokalariak.

Jokalariak beste urtebeteko kontratua zuen oraindik Real Madrilekin baina bere erabakia “behin betikoa” dela ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.