gizartea

Zierbenako emakume bat hilda aurkitu dute Espainian, arma zauriekin

Castro Urdialesko industrialde batean topatu dute. Ustezko hiltzailea urkatuta aurkitu dute; biktimaren familiarentzat lan egiten zuen. 29 urte zituen emakumeak.

2012ko abuztuaren 3a
19:10
Entzun

Bizkaiko 29 urteko emakume bat —L.G.B.—hilda aurkitu dute Castro Urdialesen (Espainia), arma zauriak dituela, Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Industrialde bateko pabiloi batean topatu dute gorpua, 15:00ak aldera. Guardia Zibila gertaera ikertzen ari da.

Euskadi Irratiak esan du Zierbenako bizilaguna zela emakumea.

Espainiako Ordezkaritzak dio lehen datuen arabera emakumeak ez zuela tratu txarrengatik salaketarik aurkeztu. Oraingoz, baztertu egin du hilketa genero indarkeriaren ondorioz gertatu dela.

Hilotza aurkitu eta pixka batera mutil gazte bat urkatuta topatu dute bere etxean, Castron, eta ikerketako iturriek esan dute balitekeela hura izatea hiltzailea. Emakumearen familiarentzat lan egiten zuen gizonezkoak, eta sexu erasoengatik aurrekariak zituela adierazi dute polizia iturriek.

Kantabrian dago Castro, Bizkaitik kilometro gutxira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.