Zierbenan desagertutako beste baten gorpua aurkitu dute, Bermeon

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Ostiralean Zierbenan (Bizkaia) izandako itsas ezbeharrean desagertutako beste gizonezko baten gorpua agertu zen atzo Bermeo parean (Bizkaia). Hiru ziren desagertuta zeuden gizonak, eta herenegun gorpuetako bat agertu zen; atzo, berriz, bigarrena. Itsas Salbamenduak eta Ertzaintzak jakitera eman dutenez, 19:30 inguruan azaldu zen atzoko gorpua, Matxitxako lurmuturretik hurbil. Astelehenean agertutako hilotzetik gertu zegoen, milia batera edo. Zantzu guztien arabera ezbeharrean zauritutako umearen aita da hildakoa, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Itsaso ezbeharra ostiral goizaldean gertatu zen. Bost lagun Zirri ontzi txikian irten ziren berdelak harrapatzera. Haize handia zegoen, eta horren ondorioz olatu batek irauli egin zuen ontzia. Bostak uretara jausi ziren. Hiru desagertu egin ziren, eta beste biak—horietako bat 11 urteko haur bat—onik ateratzea lortu zuten. Gaur jarraituko dute oraindik desagertua dagoen gizona aurkitzeko lanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.