Taberna barruan ezin izango da zigarreta elektronikoa erabili, ezta saldu ere tabako dendetatik kanpo. Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den mendekotasunei buruzko legea onartzean nikotina kontsumitzeko gailua tabakoarekin parekatuko dute “promozioari, kontsumoari eta salmentari” dagokionez.
Eusko Jaurlaritzak oso aurreratua du mendekotasunei buruzko lege egitasmoa. Datorren astean testua osatuko duten 96 artikuluak irakurtzeko aukera egongo da, eta urtea bukatu aurretik Eusko Legebiltzarrera bidaliko dute. Lege horrek bilduko ditu 1998. urteko EAEko Mendekotasunen Legea onartu zenetik egondako araudi aldaketak, baita aldaketa sozioenokonomikoek eragindako aldaketak ere.
Kalamu Klubei buruzko atalean aldaketak egingo ditu, besteak beste. Araudi berriak klub horiek badaudela jasoko du, eta aurrera begira arautzeko “atea irekiko du”, Jon Darpon Osasun Sailburuak azaldutakoaren arabera. Ordea, Eusko Legebiltzarrak egokitzapenak egiteko aukera izango du, gaur egun gaia aztertzen ari den lantaldearen emaitzak kontuan hartuta.
Osasuna
Zigarreta elektronikoa tabakoarekin parekatuko du Eusko Jaurlaritzak
Urtea amaitu aurretik mendekotasunei buruzko lege egitasmo berria aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu