Atxiloketa

Zigor Bravo espetxeratzeko agindua eman du Palacios epaileak

Guardia Zibilak atzo arratsaldean Gasteizen atxilotu zuen Zigor Bravo, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Teresa Palacios epailearen aginduz. ETAk burututako Maximo Casado funtzionarioaren hilketarekin zerikusia izatea egotzi dio Palaciosek. Orain arte, baldintzapeko askatasunean zegoen Bravo, akusazio guztiak ukatu eta tratu txarrak salatu arren ia bi urtez espetxean egon ondoren.

2006ko abuztuaren 11
15:04
Entzun
Palacios epailearen ekimenez espetxera bidali dute Zigor Bravo. ETAk 2000. urtean hil zuen Maximo Casado Langraizko kartzela funtzionarioaren hilketan laguntza materiala eman izana leporatu dio. Iturri judizialen arabera, Blanca Rodriguez fiskalak aurkeztutako instantziarengatik hartu du Palaciosek Bravo kartzeleratzeko erabakia.

2001eko urrian saiatu zen Guardia Zibila aurreneko aldiz Bravo atxilotzen, baina bere bila joan zirenean ez zegoen etxean. Urrian bere buruz aurkeztu zuen bere burua Auzitegi Nazionalean, eta aske geratu zen, deklaratu gabe, froga kaligrafiko bat egin ostean. Aste batzuren buruan, ordea, berriro atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta orduko hartan, Guillermo Ruiz Polanco epaileak baldintzagabe espetxeratzeko agindu zuen. Tratu txarrak salatu zituen Bravok, eta akusazio guztiak ukatu, baina, hala ere, kartzelan sartu zuten.

Ia bi urtez, 2003ko urria arte, eduki zuten espetxean, 12.000 euroko bermea ordainduta aske utzi zuten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.