Zigor Goikoetxea Basabe (Algorta, Getxo; Bizkaia) presoak gaur utziko du espetxea, sei mila euroko bermea ordainduta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) esan duenez. Gainera, ezingo du bere herrian bizi, epaileak debekua jarri diolako.
Duela zenbait aste bi urteko zigorra ipini zioten Goikoetxeari, Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotziak ustezko heriotz mehatxuengatik salatu eta epaiketa egin ostean. Iazko abuztuaren 25ean atxilotu zuten, ustezko mehatxu horiengatik eta, hainbat espetxetan eduki ondoren, aurtengo apirilaren 30etik Topaskoan (Espainia) zeukaten.
Epaileak Arruerengandik 300 metro baino gertuago egoteko debekua ere ipini dio. Epaia irmoa izan artean, astero joan beharko du agindutako leku batera sinatzera.
AAMk zigorra salatu eta kasua aurrekaria izan daitekeela ohartarazi du.
Euskal presoak
Zigor Goikoetxea presoa aske utziko dute, baina ezingo du bere herrian bizi
Algortako bizilaguna gaur aterako da Topasko kartzelatik, sei mila euroko bermea ordainduta. Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotziak salatu ostean egin zioten epaiketa. Iazko abuztuan atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu