ZIGOR KODEA PROPOSAMENA

2018ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Zigor Kodeak ez ditu propio aipatzen eutanasia eta suizidio lagundua, baina jardunbide biak zigortuta daudela argi uzten du 143. artikuluak. Lau puntu ditu:

1. Norbaiten suizidioa induzitzen duenak lau eta zortzi urte arteko kartzela zigorra izango du.

2. Bi eta bost urte arteko espetxe zigorra izango du pertsona batek norbait suizidiorako jardunbide beharrezkoetan kooperatzen badu.

3. Kooperazioak heriotza badakar, kartzela zigorra sei eta hamar urte artekoa izango da.

4. Norbaitek pertsona batean heriotza eragiteko ekintza beharrezko edo zuzenak egiten baditu, edo horietan laguntzen badu, artikuluko 2 eta 3 puntuetan aipatzen direnak baino gradu bat edo bi apalagoak izango diren zigorrak jasoko ditu, baldin eta hildako pertsonak propio, serio eta argi eskatu badu, ezinbestean heriotza ekarriko dion gaixotasun bat badu, edo oinaze iraunkor eta jasangaitzak baditu.

Espainiako Kongresuak onartutako lege proposamenak eutanasia legeztatuko luke, baina arau zehatz batzuekin:

Gaixotasun edo desgaitasun larriak dituzten herritarren kasuetan bakarrik egin ahal izango da, sufrimendu jasanezinak dituztenean.

Medikuak ez daude laguntzera behartuak, kode deontologikoak ez baitu jasotzen.

Gaixoak idatziz egin beharko du eskaera, eta bigarren eskaera bat hamabost egun geroago. Azken hitza mediku talde batek izango du.

Doakoa eta unibertsala izango da.

Etxean edo osasun zentro batean egin ahal izango da, betiere medikuaren presentziarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.