Justizia

Zigor kodearen erreforma onetsi egin dute Asanblea Nazionaleko diputatuek

Ezkerreko alderdiek egin dute Justizia ministro Christiane Taubiraren testuaren alde.

Berria.info
2014ko ekainaren 10a
08:44
Entzun

328 boto alde; 221 kontra. Emaitza hori izan du Asanblea Nazionalean Frantziako zigor kodearen erreformaren inguruan gaur  arratsaldean egin den bozketak. Senatuan ekainaren 24an hasiko dute testuaren gaineko eztabaida.

Kartzelaren ordezko bide zenbait eman nahi ditu erreformak, preso kopurua murrizteko. Kasu bakoitza banaka aztertu behar dela ohartarazi du Justizia minitroak, eta saihestu egin behar direla Sarkozyren garaian ezarritako "gutxieneko zigorrak". Eskuineko taldeek ez dute gogoko aldaketa, delitugileen aldekoa dela iritzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.