Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Espainiako erregea gaitzat hartuta marrazki eta iritzi artikulu banagatik Deia eta Gara euskal egunkarien kontra irekita zeuden auziekin ez segitzea erabaki zuen arren -apirilaren 2an-, auzitegi bereko Zigor Salak auziak berriro zabaltzera behartu du epailea, marrazkiak eta artikuluak erregearen "autoestimua erasotzen dutelako".
Fiskaltzak helegitea sartu zuen Marlaskaren erabaki haren aurka eta, beraz, aintzat hartu du Zigor Salak -hirugarren atalak-. Salaren ustez, Espainiako monarkiaren kontrako ustezko delituaren zantzuak daude, "irainengatik".
Marrazkia Deia-n argitaratu zuten, 2006ko urriaren 28an -Jose Antonio Rodriguez eta Javier Ripa izan ziren egileak- eta iritzi artikulua, egun berean, Gara-n -Nicolas Juan Lococo-, eta Fiskaltzak horien aurkako salaketa sartu zuen. Espainiako erregeak Errusian hartzen aurkako ehizan parte hartu izana izan zen marrazkiaren eta iritziaren gaia. Marlaskak baztertu egin zuen salaketa, marrazkiaren eta artikuluaren egileek "adierazpen askatasunaren babesa" zutelako.
Komunikabideak
Zigor Salak 'Deia' eta 'Gara'-ko auziak irekitzera behartu du Marlaska
Espainiako erregea gaitzat hartuta marrazkia eta iritzi artikulua argitaratu zituzten bi euskal egunkarietan, eta Fiskaltzak salaketa sartu zuen. Epaileak auzia itxi egin zuen, apirilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu