AAM-ren kontrako epaiketa

Zigorra idatzita dagoela iritzita, defentsa juridikoari uko egiten ari zaizkio auzipetuak

Jarrera hori agertu dute hamabietako atsedenera bitartean deklaratu duten zortzi lagunek. Hamar eta erdietan abiatu da Espainiako Auzitegi Nazionalean AAMren kontrako epaiketa. Hamar urteko espetxe zigorra eskatu dute epaitzen ari diren 27 lagunen kontra, ETAko kide izatea egotzita.

2008ko apirilaren 21a
14:46
Entzun
"Nire ustez inpartzialtasunetik milaka kilometrora dago epaimahaia. Konbentzituta nago gure kontrako sententzia idatzita dagoela, bultzada politikoz egin delako instrukzio hau. Hemen ez dut inolako justiziarik espero, orain arte ez eta aurrerantzean ere ez. Kondenatuko nau auzitegi honek, baina epaitu ez nau egingo. Iragartzen dut arrazoi horiengatik defentsa juridikoari uko egiten diodala. Eta hauexek dira hemen entzungo diren nire azken hitzak", esan du Juan Mari Olano AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bozeramaileak Madrilen goizeko hamar eta erdietan hasi den epaiketan, defentsaren galderei erantzunez. Olano izan da 27 auzipetuetatik deklaratzen lehen, eta iragarri bezala, uko egin dio fiskaltzaren eta akusazioen galderak erantzuteari.

Olanoren ondoren Julen Zelarainek, Aitor Junkok, Jagoba Terronesek, Julen Larrinagak, Aratz Estonbak, Ainhoa Irastortzak eta Iker Zubiak. Olanoren bide beretik, defentsa juridikoari uko egin diote guztiek, eta, halaber, fiskaltzaren eta akusazioen galderak erantzuteari.

Hamabietako atsedenera bitartean deklaratu duten guztiek nabarmendu dute beren helburu bakarra espetxe politikaren ondorioak ezagutaraztea izan dela: preso gaixoak ez dituztela askatzen edo torturatu egiten dela salatzea. Gatazka konponbidean jartzeko eskatu dute, eta horretarako elkarrizketaren bidea jorratu behar dela nabarmendu errepresioa bazter utzita. Epaimahaiak ez die oraingoz trabarik jarri mezu horiek emateko eta itzultzaileen lanarekin ez da arazorik izan.

Gaur hasi den epaiketan Amnistiaren Aldeko Batzordeetako, Askatasuneko, Behatokiko eta Senideak elkarteko 27 lagun epaituko dituzte. Elkarte horietan egindako lanagatik eseriko dira akusatuen aulkian, ETAkoak izatea egotzita. Hala, hamar urteko espetxe zigorra eskatzen du haientzat guztientzat Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.

Amaia Izko, Ainhoa Baglieto, Haizea Ziluaga, Arantza Zulueta eta Iñaki Goioaga abokatuak dituzte bidelagun. Beren defendituek lan politikoa egin dutela azaltzen saiatuko dira epaiketan, zein, aurreikuspenen arabera, hiru hilabete iraungo duen. Astelehenetik asteazkenera bitartean izango dira auzi saioak, goiz eta arratsaldez, Auzitegi Nazionalaren Casa de Campoko egoitzan.

Defentsak 250 lekuko baino gehiago eramango ditu Maria Teresa Palacios buru izango duen eta Carmen Paloma zein Juan Francisco magistratuek osatzen duten 4. aretoko epaimahaiaren aurrera. AAMk 30 urtean egin duen lana azaltzen saiatuko da, hainbat arlotako eragileen deklarazioekin. Fiskalaren eta AVT herri akusazioaren lekuko gehienak, bestalde, poliziak dira. Sei guardia zibil eta 44 ertzain deituko dituzte, eta baita Jorge Olaiz euskal presoa eta Susana Atxaerandio eta Ibon Aranalde preso ohiak ere.

DUELA SEI URTE ETA ERDI. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak AAMren kontrako auzia hasi zuenetik sei urte eta erdi pasatu dira. 2001eko azaroaren 1ean zabaldu zen sumarioa, 13 lagun atxilotu zituzten eta AABen hainbat egoitza miatu. Euskal Herrian izan zen Garzon operazioa bertatik bertara jarraitzeko. Atxilotutako 11 lagun espetxera bidali zituzten, eta bi aske utzi. Operazio hartan ez zuten etxean topatu Juan Mari Olano, eta hilabete geroago atxilotu zuten, Baionan, nazioarteko atxilotze agindu batekin.

Beste operazio bat ere agindu zuen Garzonek AAMren kontrako auzian. 2003ko otsailaren 5ean bost lagun atxilotzeko eta preso sartzeko agindu zuen.

Urtebete geroago eman zuen bukatutzat sumarioa, eta orotara 27 lagun auzipetzea erabaki zuen. Hasiera batean Ainhoa Baglieto eta Txema Matanzas abokatuak ere auzipetu zituen Garzonek, baina Auzitegi Nazionaleko 1. Salak atzera bota zituen auzipetze horiek.

Sumarioa amaitu zuenean, «ETAk sortu, diseinatu, babestu, sustatu eta finantzatutako» erakundea zela AAB, eta Askatasuna hura ordezkatzeko sortu zutela ondorioztatu zuten Garzonek. Haren arabera, erakunde horietako kideek «ETAren egitura operatiborako militanteak bilatzen zituzten, euren egoitzaren eta arduradunen bidez, ETAko presoen kolektiboak gizartean eragiten duen sentsibilitatea baliatuta».

Sumarioa hasi zutenetik sei urte eta erdi pasatu direnean, auzipetutako 27 lagunetatik 26 libre daude. Maite Diaz de Heredia preso dago, iazko urriaren 4an Seguran (Gipuzkoa) Batasunaren aurka egin zuten operazioan atxilotu baitzuten. Behin-behineko preso gisa, gehienez lau urte eduki dezakete norbait preso Espainian epaiketarik egin gabe. Epe hori ia amaitzeraino eduki zituzten kartzelan auzipetuetako batzuk.

Aurreneko atxiloketak egin zituztenean errepresioa salatzen jarraituko zuela jakinarazi zuen AAMk. Epaiketa iritsi denean gauza bera berretsi dute auzipetuek: «Errepresioa dagoen bitartean AAM ere egongo da».

Haika-Segiren eta 18/98 auzien soka berekoa da bihar hasiko den AAMren kontrakoa. «Dena da ETA» tesiaren gainean Garzonek eraikitako sumarioak dira, Euskal Herriko antolakundeetan lana egiteagatik ETAri laguntzea egotzita abiatutakoak. Gisa horretako sumario gehiago ere badaude irekita Auzitegi Nazionalean: Udalbiltzaren kontrakoa, Batasunaren kontrakoa eta Egunkaria-ren kontrakoa.

Espainiako Auzitegi Nazionalean bihar hasiko da AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaiketa. Amnistiaren Aldeko Batzordeetako, Askatasuneko, Behatokiko eta Senideak elkarteko 27 lagun epaituko dituzte. Elkarte horietan egindako lanagatik eseriko dira akusatuen aulkian, ETAkoak izatea egotzita. Hala, hamar urteko espetxe zigorra eskatzen du haientzat guztientzat Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.

Auzipetuen deklarazioekin hasiko da epaiketa, eta «errepresioaren lekuko» direla erakusten saiatuko dira. Epaiketan beren burua defenditu beharrean, «Espainiako Estatuaren errepresioa» salatuko dutela iragarri dute. Espainiako Gobernuak azken 30 urteetan egindako «eskubide urratzeak» epaitu nahi dituzte.

Amaia Izko, Ainhoa Baglieto, Haizea Ziluaga, Arantza Zulueta eta Iñaki Goioaga abokatuak izango dituzte bidelagun. Beren defendituek lan politikoa egin dutela azaltzen saiatuko dira epaiketan, zein, aurreikuspenen arabera, hiru hilabete iraungo duen. Astelehenetik asteazkenera bitartean izango dira auzi saioak, goiz eta arratsaldez, Auzitegi Nazionalaren Casa de Campoko egoitzan.

Defentsak 250 lekuko baino gehiago eramango ditu Maria Teresa Palacios buru izango duen eta Carmen Paloma zein Juan Francisco magistratuek osatzen duten 4. aretoko epaimahaiaren aurrera. AAMk 30 urtean egin duen lana azaltzen saiatuko da, hainbat arlotako eragileen deklarazioekin. Fiskalaren eta AVT herri akusazioaren lekuko gehienak, bestalde, poliziak dira. Sei guardia zibil eta 44 ertzain deituko dituzte, eta baita Jorge Olaiz euskal presoa eta Susana Atxaerandio eta Ibon Aranalde preso ohiak ere.

DUELA SEI URTE ETA ERDI. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak AAMren kontrako auzia hasi zuenetik sei urte eta erdi pasatu dira. 2001eko azaroaren 1ean zabaldu zen sumarioa, 13 lagun atxilotu zituzten eta AABen hainbat egoitza miatu. Euskal Herrian izan zen Garzon operazioa bertatik bertara jarraitzeko. Atxilotutako 11 lagun espetxera bidali zituzten, eta bi aske utzi. Operazio hartan ez zuten etxean topatu Juan Mari Olano, eta hilabete geroago atxilotu zuten, Baionan, nazioarteko atxilotze agindu batekin.

Beste operazio bat ere agindu zuen Garzonek AAMren kontrako auzian. 2003ko otsailaren 5ean bost lagun atxilotzeko eta preso sartzeko agindu zuen.

Urtebete geroago eman zuen bukatutzat sumarioa, eta orotara 27 lagun auzipetzea erabaki zuen. Hasiera batean Ainhoa Baglieto eta Txema Matanzas abokatuak ere auzipetu zituen Garzonek, baina Auzitegi Nazionaleko 1. Salak atzera bota zituen auzipetze horiek.

Sumarioa amaitu zuenean, «ETAk sortu, diseinatu, babestu, sustatu eta finantzatutako» erakundea zela AAB, eta Askatasuna hura ordezkatzeko sortu zutela ondorioztatu zuten Garzonek. Haren arabera, erakunde horietako kideek «ETAren egitura operatiborako militanteak bilatzen zituzten, euren egoitzaren eta arduradunen bidez, ETAko presoen kolektiboak gizartean eragiten duen sentsibilitatea baliatuta».

Sumarioa hasi zutenetik sei urte eta erdi pasatu direnean, auzipetutako 27 lagunetatik 26 libre daude. Maite Diaz de Heredia preso dago, iazko urriaren 4an Seguran (Gipuzkoa) Batasunaren aurka egin zuten operazioan atxilotu baitzuten. Behin-behineko preso gisa, gehienez lau urte eduki dezakete norbait preso Espainian epaiketarik egin gabe. Epe hori ia amaitzeraino eduki zituzten kartzelan auzipetuetako batzuk.

Aurreneko atxiloketak egin zituztenean errepresioa salatzen jarraituko zuela jakinarazi zuen AAMk. Epaiketa iritsi denean gauza bera berretsi dute auzipetuek: «Errepresioa dagoen bitartean AAM ere egongo da».

Haika-Segiren eta 18/98 auzien soka berekoa da bihar hasiko den AAMren kontrakoa. «Dena da ETA» tesiaren gainean Garzonek eraikitako sumarioak dira, Euskal Herriko antolakundeetan lana egiteagatik ETAri laguntzea egotzita abiatutakoak. Gisa horretako sumario gehiago ere badaude irekita Auzitegi Nazionalean: Udalbiltzaren kontrakoa, Batasunaren kontrakoa eta Egunkaria-ren kontrakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.