'Jokin Zeberio auzia'

Zigorra zentro itxian bete beharko dute 'Jokin Zeberio auzian' kondenatutako adingabeek

Bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberio gazte hondarribitarra jazarri zutelakoan zigortutako zortzi adingabetatik zazpik zentro itxi batean bete beharko dute kondenaren zati bat. Hala ebatzi du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, eta, ondorioz, atzera bota du Donostiako Adingabekoen Epaitegiaren erabakia. Izan ere, epaitegi horrek deliberatu zuen zigorraldia etxean osatu behar zutela gazteek, zentro itxian sartzea haientzako kaltegarri eta heziketa egokirako oztopo zela iritzita.

2005eko urriaren 11
14:53
Entzun
Jokin Zeberio nerabe hondarribitarrak bere buruaz beste egin zuen iazko irailaren 21ean, ustez ikaskideen jazarpenarekin akituta. Heriotza horren inguruko auzibidean, Zeberio gaztearen zortzilagun kondenatu zituen Gipuzkoako Pronbitzia Auzitegiak, eta haietako zazpiri zentro itxi batean bete beharreko zigorra ezarri zien. Zehazki, bi urteko itxialdia ezarri zien erregimen irekian: hau da, urtebete gazteentzako zentro itxi batean bizitzen, eta bigarren urtea zaintzapeko askatasunean.

Joan den hilean erabaki hori bertan behera utzi zuen Donostiako Adingabekoen Epaitegiak; zehatzago, zentro itxian egotetik salbuetsi zituen, itxialdia gazte horientzako eta haien heziketa egokirako kaltegarria litzatekela argudiatuta. Adingabeko horiek behar bezala aurrera egiteko familian txertatuta egon behar zutela iritzi zion Adingabekoe Epaitegiak.

Jokin Zeberioren familiak, ordea, helegitea aurkeztu zuen Adingabekoen Epaitegiaren erabakiaren aurka, eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak arrazoia eman dio, eta bere epaia berretsi du: hots, urtebeteko itxialdia bete beharko dutela zazpi gazte horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.