euskal presoak

Zigorrak betetzeko modua aldatu daitekeela dio EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak

Arnaldo Otegiren kasuan Epaitegi Gorenak zer dioen erabaki arte itxaron nahi du, "baldintza pertsonalak zigorraren aplikazioan eragin dezaketen ikusteko".

2011ko urriaren 10a
11:40
Entzun

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du legez ezin dela epaituta dagoen delitu bat edo preso bati ezarritako zigorra aldatu, baina zigorrak betetzeko modua aldagarria dela esan du. Egungo egoera politikoan euskal presoentzat irtenbide bat emateko aukeraz mintzatu da Ibarra, eta amnistia bat ematea ez litzatekeela biktimekiko bidezkoa gaineratu du, horrek, bere hitzetan, ahaztea ekarriko lukeelako. 

Arnaldo Otegik Bateragune auzian jaso zuen espetxe zigorraz Epaitegi Gorenak zer dioen itxaron nahi duela esan du. "Gero ikusiko dugu zigor baten aplikazioan zigortuaren baldintza pertsonalak eragiten duten, horiek herritar zintzo bat dela erakusten badute", zehaztu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.