Zigorraren zati handi bat beteta daukate lau zigortuk

2012ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Espainiko Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Bateragune auziko polizia operazioa egin zuenetik preso daude Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta. 2009ko urriaren 16an atxilotu zituzten, eta, beraz, bi urte eta erdi daramatzate preso. Horren arabera, eta zigorra osorik betetzekotan, 2016ra arte ez litzateke espetxetik aterako Otegi, eta 2015era arte egongo lirateke preso gainerako hirurak. Hiru laurdenak aplikatuz lehenago aterako lirateke, adibidez. Bestelakoa da Rafa Diezen egoera. Hura aske utzi zuten operazioaren ostean, ama zaintzeko. Iazko irailean espetxeratu zuten, Auzitegi Nazionalak espetxe zigorra eman zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.