Ezbeharra
Ziklomotore bateko gidaria hil da Erandion istripuz
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ziklomotore bateko gidaria hil da Erandion goizeko 6:30ean, trafiko istripuz. Ezbeharra BI-737an izan dela jakinarazi du Ertzaintzak, Asuarako bidean. Karril hori Erandioko Kanpatik Asuako biribilgunera arte itxita dagoela dio Ertzaintzak.
Herrizaingo Sailak ikerketa abiatu du zer gertatu den jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu