10:35 inguruan gertatu da istripua, eta hil den gizonezkoa beste bi txirrindularirekin zihoan. Azaldu dutenez, bizikletaren kontrola galdu du eta buruarekin errepide ertzeko hesia jo du. Kolpea oso handia izan da, eta segituan hil da.
JM.J.B. 52 urteko bergararra zen hil den gizonezkoa.
Istripua
Zikloturista bat hil da Soraluzen, erori eta buruan kolpea hartuta
52 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Soraluzen (Gipuzkoa), bizikletan zihoala erori eta errepide ertzeko hesia buruarekin jota. Soraluzeko saihesbidean, GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, eta Bergarakoa (Gipuzkoa) zen hildako gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu