Azaroaren erdialdera Picassoren Gernika koadroa margotu zuten Zilbetiko Antzeri pagadiko (Nafarroa) enborretan zenbait herritarrek, inguru horretan egin nahi duten harrobiaren aurkako protesta gisa, baina margolana pinturarekin kaltetuta agertu da joan den asteburuan (argazkiak).
Aurreko egunetan, harrobiaren kontrako panel informatiboak eta bestelako osagaiak desagertu dira. Monte Alduide koordinakundeak erasoak deitoratu ditu. "Protesta sortzaile eta baketsu baten aurka eraso egin dutenen jarrera faxista salatu nahi dugu".
Zuhaitzaren azal bihurrietan irudikatu zuten Gernika-ren irudi laua. Hiru dimentsiotan: 20 metro zabal, 8 metro luze eta 20 metro sakon.
Europak babestutako naturgune batean dago basoa, Berezitako Babes Eremu batean. Babes hori nahikoa izango ez ote den beldur dira, ordea, inguruko herritar batzuk.