Zilbetin harrobia egiteko erabilera publikoko lurrak desjabetzeari ekin diote

Erroko eta Baztango herritarrek salatu dute Nafarroako Gobernua Magnesitas de Navarra enpresaren alde ari dela

Erredakzioa
Iruñea
2012ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
«Epaileek proiektua baliogabetu dezaketela jakin arren, Nafarroako Gobernuak arduragabe jokatzen jarraitzen du». Zilbetin harrobi bat egiteko erabilera publikoko lurrak desjabetu izana salatu zuten atzo Erroko eta Baztango bailarako herritarrek.

Zehazki, Kintoko mendietako lurrak desjabetu dituzte Erroko bailarako udalean. «Bailarako herriak biltzen dituen mankomunitateak ez dizkio eman bere jabetzako lurrak. Baina Nafarroako Gobernuak ez du hori kontuan hartu, eta desjabetzeak baimendu ditu, enpresa pribatu baten mesedetan». Nafarroako Gobernuak beti defendatu du proiektua, lanpostuak sortuko dituela argudiatuz.

Magnesitas de Navarra enpresak otsailean iragarri zuen datorren urteko udaberrian hasi nahi duela Zilbetiko harrobia ustiatzen; zehazki, martxo edo maiatz aldera. Proiektua eredugarritzat jo zuen Nicolas Gangutia enpresako kontseilariak. «Ingurumen araudi guztiak betetzen ditu. Natura 2000 Sareak ez du zuhaitzak moztea debekatzen».

Bestelakoa da Zilbeti inguruan bizi diren herritarren eta talde ekologisten iritzia. Salatu izan dute harrobia babestutako gune batean eraiki nahi dutela eta 87.000 pago botako dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.